KUDAI
Kontaktua: 622 33 55 46 / kudai 'abildua' kudai.org
Plateruena
2010/09/06
Kaixo! Datorren larunbatean, irailak 11, Durangoko Plateruenan AIUMEEN BASOA eta HIRA taldeekin batera joko dugu. Kontzertua 21.30tan hasiko da eta han elkar ikustea espero dugu! Aio!!



Aldaketak gure dendan
2010/07/11
Dendan zenbait gauza aldatu ditugu: kamiseta berri bat duzue salgai (gorria eta urdina).
Gainera, disko guztien prezioan jaitsi ditugu eta orain 3 eurotan bakarrik eskura ditzazkezue. Azkeneko biak nahi izanez gero, 5 euro bakarrik!
Santurtziko kontzertua
2010/06/16
Azkeneko boladan kontzertu asko bertan behera utzi eta gero, Santurtziko Munich 78 tabernan jo genuen. Dena ondo atera zen eta oso gustora egon ginen beste bi taldeekin: Fiend eta Himura. Eskerrik asko denei eta, batez ere, etxean sentiarazi gintuzten lagunei!
Ondarruko kontzertua
2010/06/05
Zoritxarrez, ezingo dugu kontzertu honetan ere parte hartu. Bart gauean David abeslaria gaizki sentitzen hasi zen eta, larrialdietatik pasa eta gero, bakuna bati erreakzio txar bat izan duela esan dezakegu. Espero dugu egun pare batean ondo izatea...
Animarock 2010
2010/05/14
Zoritxarrez, lan arazoengatik ezingo dugu Santurtziko Xtreme aretoan egin behar den Animarock festibalean parte hartu. Aurten dena konplikatzen ari zaigu, baina espero dugu hemendik hilabete batzuetara martxa hartzea.
Berriak
Agenda
09/11 Plateruena (Durango)
11/13 Madrid (Inferno)
11/20 Iruñea (Infernu)
12/11 Laudio
Posta zerrenda
Gure azkena jasotzeko, apunta zaitez gure zerrendan!
Jamendo
Ortots YouTube MySpace Flickr
EUSKARA | |
KUDAI COPYLEFT 2009