0

Beelzebub

 

Gose zenak zeruari jateko eskatu zion,
baina ordez Beelzebub joan zen.

“Tarta hau hartum, sekula ez zaizu bukatuko.
Zure eskaera erantzutera ni nator”.

Inoiz jandako tartarik goxoena zen,
eta jaten zuen heinean birsortzen zen.

Gose asezina, betirako jatera behartua.
Gose asezina, inoiz bete ezingo duzun zuloa
handitu egingo dena.

Jan eta jan, asetu gabe
zenbat eta gehiago jan,
gosea kendu ez

“Gose zinen eta nahi adina eman dizut.
Nik ez nizun esan asetuko zinela ordea”.

Gose asezina, betirako jatera behartua.
Gose asezina, inoiz bete ezingo duzun zuloa
handitu egingo dena.

admin