Diskografia – Biografia

2002an sortu zen Kudai metal taldea. Hasieran, Ekaitz eta Bortx (Hira ohia) elkartu eta lehenengo ideiak sortzen hasi ziren. Laster David (Bletz ohia) taldean sartu eta beranduago, Titok laukotea osatu zuen. Lehenengo abestiekin batera, aurreneko kontzertuak eskaintzen hasi ziren. 2004an “Hutsa” (Oihuka) lehen diskoa atera eta harrera ona izan zuten hedabideetan. Hala, “Ni Naiz” kantuaren bideoklipa Euskadi Gaztearen sarietarako izendatu zuten. Bi urte beranduago, “Arima Eroslea” bigarren diskoa autoekoiztu zuten SGAEri uko eginez. 2008an Ekaitzek taldea utzi eta Urtzik (Hira ohia) bete zuen bere hutsunea.

Urtebete beranduago, “Shat Mat” hirugarren lana atera zuten, euskarazko metal industriala sendotuz. Titok arazo fisikoengatik talde utzi eta Urko jarri zen baterian. 2013an “Harezko Dorreak” diskoarekin itzuli ziren, beraien soinuari izaera melodikoago bat emanez. Ondoren, Urkok banda uztea erabaki zuen, eta Unai gazteak hartu zuen bere lekua. Laukotea osatuta, “VII” diskoa argitaratu eta aurkezteko gogotsu daude. Taldekideak: Bortx (gitarra eta programazioak), David (ahotsa), Urtzi (baxua) eta Unai (bateria).